Ekonomia -

Atentatua

Gutxienez 10 lagun hil dira Turkian, mikrobus bat lehertuta

Hakkari eskualdeko gobernadoreak, Muammer Turkerrek, azaldu duenez, ibilgailua alboan pasatu denetik lehergailu batek eztanda egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hamar bidaiari hil dira Turkiako hego-ekialdean mikrobus batek eztanda eginda. Urrutiko kontrola zuen lehergailu batek eragin du leherketa, hain zuzen ere.

Hakkari eskualdeko gobernadoreak, Muammer Turkerrek, azaldu duenez, Gecitili herrian izan da leherketa, Hakkariko udalerrian, Irak eta Iran arteko mugatik oso gertu. .

Zaurituen artean 15 hilabeteko umetxo bat dago. Denak ospitaletara eraman dituzte eta oso larri daude. Beraz, baliteke gora egitea hildakoen kopuruak.

Erasoa Kurdistango Langileen Alderdiari (PKK) egotzi dio, nahiz eta alderdi honek irailaren 20ra arte su-etena iragarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea