Ekonomia -

Altuena 1996tik hona

Berankortasunak %5,47 egin du gora uztailean

Zalantzazko kredituak 100.475 milioira heldu ziren. Higiezinetarako kredituen berankortasuna %11,21era heldu da, historian lehen aldiz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankuek, kutxek, kooperatibek eta kredituak ematen dituzten finantza-erakundeek enpresa eta pertsonei emandako kredituen berankortasuna % 5,47an kokatu da uztailean (% 0,12 egin du gora), eta 1996ko martxotik hona izan den mailarik altuenean jarraitzen du, Europa Pressek Espainiako Bankuaren datuak jasota zabaldu duenez.

Berankortasun ratioak ekainean bertan behera utzi zuen goranzko joerari ekin dio berriz, baina eboluzioa moteldu egin du nabarmen.&' || 'nbsp;

Zalantzazko kredituak 100.474 milioi eurora heldu dira uztailean (ekainean baino 1.569 milioi euro gehiago); beraz, iaz baino 12.481 milioi gehiago.

Aurten bigarren aldiz gainditu dute zalantzazko kredituek 100.000 milioi euroko muga psikologikoa. Maiatzean gertatu zen 2010ean lehen aldiz, 100.266 milioiko mailan jarri ziren orduan.

Orotara, uztailean emandako kredituak 1,836 bilioira heldu ziren, ekainean baino % 0,75 gutxiago, eta iazko kopuru ia berdina.

Maximo historikoa

Higiezinetarako kredituen berankortasuna % 11,21era heldu da, historian lehen aldiz; aurrekoan baino 0,36 puntu gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea