Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Erkoreka: 'Ez dago akordiorik ezta laster lortzerik ere'

Akordioa lortzeko "asmoa" dagoela esan du Egibarrek, eta borondate hori "PSOEn, Espainiako Gobernuan, PSEn, Eusko Jaurlaritzan eta EAJn ere" egon badagoela azpimarratu du Txarli Prietok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren eta Zapateroren Gobernuaren arteko Estatuko Aurrekontuen negoziazioan, une honetan "ez dago akordiorik ezta laster lortzerik ere", adierazi du Josu Erkoreka Kongresuko EAJko bozeramaileak.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Erkorekak baieztatu du bere alderdia "lehentasunezkoa" dela PSOErentzat, baina ez du "segurutzat jotzen" EAJ "irtenbide bakarra" denik, eta ukatu egin du bestelako alternatibak "amildegia" izatea.

Radio Euskadin izan da ere Joseba Egibar EAJko burua. Erkorekaren hitzak berretsi ditu Egibarrek eta kontu asko eztabaidatzeko badaude ere, akordioa lortzeko "asmoa" dagoela esan du.

Horren harian, Txarli Prieto Arabako sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu du akordio egiteko borondate hori "PSOEn, Espainiako Gobernuan, PSEn, Eusko Jaurlaritzan eta EAJn ere" egon badagoela. Euren jarrera "penagarria" dela leporatu dio Prietok PPri.

Negoziazio horren bidez, EAJk "Patxi Lopez, Eusko Jaurlaritza ahuldu" nahi duela esan du Leopoldo Barredak, eta hori ukatu du Erkorekak. Hori horrela, Kongresuko bozeramailearen hitzetan, negoziaketekin "ez diogu inori iruzur egin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea