Ekonomia -

Aireportua

Hondarribiko pista laburtuan, hainbat desbideratze eta atzerapen salatuta

Afodesaren esanetan, azken bi asteotan zortzi hegaldi desbideratu dituzte; beste bi, bertan behera utzi; eta 24, atzeratu.

Hegazkin bat, Hondarribiko aireportuan. Argazkia: EFE.
Hegazkin bat, Hondarribiko aireportuan. Argazkia: EFE.
Hegazkin bat, Hondarribiko aireportuan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko aireportuaren alde egiten duen Afodesa elkarteak asteartean salatu duenez, bertako pista laburtu zutenetik zortzi hegaldi desbideratu dituzte, beste bi bertan behera utzi, eta 24 atzeratu.

Agiri baten bidez, Afodesak esan du abuztuaren 17tik hona (pistaren murrizketa egun horretan amaitu zen) Vuelingek Bartzelonarekin lotura zuten zortzi hegaldi desbideratu dituela Bilboko aireportura.

Gainera, Air Nostrumek Madrilera egin behar zituen 24 eragiketa atzeratu dituzte, eta beste bi bertan behera utzi.

Elkarteak dio 1.200 bidaiariri eragin dietela Bilborako desbideratzeek, eta beste 1.800i, aldiz, Air Nostrumen atzerapen eta bertan behera uzteek.

Afodesak onartu du oraindik ez direla hasi pistan artekak egiteko lanak, eta horrek segurtasuna areagotuko duela eta desbideratze-kopurua murrizten lagunduko duela; hala ere, uste du bakarrik dagoela behin betiko irtenbide bat, alegia, pista handitzea.

Bestela, elkarteak dioenez, Hondarribian lan egitea 'beti izango da zaila, eta hortaz, ez da erakargarria izango airelineentzat, mugak izango baitira'.

'Ez dute aurrea hartu'

AENAren eta Ortzibia aireportuaren garapena sustatzen duen erakundeen arteko elkartearen gainean, Afodesak dio ez dutela 'aurrea hartu': 'Pistaren arazoa faltsukeriarekin jorratu dute'.

'Ikusten dugunez, hitzematen zuten eraginkortasunari ez zaio eusten ari, inolaz ere ez, eta ez du ematen eutsiko zaionik eguraldi txarra egiten duenean', gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Hondarribia bideoak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea Gasteizko Aireportua Donostiako aireportua