Ekonomia -

4, 13, 18 eta 25ean

Lau orduko lanuzteak egingo dituzte Euskotreneko langileek urrian

"Premiazko" bilera bat eskatu dio zuzendaritzari enpresa-batzordeak, "konpainiako arazoak eztabaidatzeko eta elkarrizketaren bidez irtenbide bat bilatzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 4, 13, 18 eta 25ean lau orduko lanuzteak egitea erabaki du Euskotren konpainia publikoko enpresa-batzordeak, "lan-baldintza okerren aurka protesta egiteko eta enpresako lanpostu guztiak mantentzea eskatzeko".

Enpresa-batzordeak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, egun horietan 8:00etatik 10:00etara arte eta 18:00etatik 20:00etara arte lanuzte partzialak egitea erabaki dute "aho batez". Era berean, "premiazko" bilera bat eskatu dio zuzendaritzari, "konpainiako arazoak eztabaidatzeko eta elkarrizketaren bidez irtenbide bat bilatzeko".

Enpresa-batzordearen hitzetan, Euskotreneko langileen "lan-baldintzek okerrera egin dute nabarmen" eta "kontratazioen amaierak ezinegona zabaldu du". Gainera, "kontratu asko berrituko ez" dituztela diote "zurrumurruek" eta "Leioan eta Gasteizen lanpostuak murriztea aurrikusita dago".

"Enpresako lan-baldintzak jasangaitzak dira", enpresa-batzordearen ahotan, eta "konpainiaren kudeaketan aldaketarik izan ezean presio neurri" berriak hartuko dituztela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea