Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Obama: 'Estatubatuar asko atzeraldiaren eragina sentitzen ari dira'
National Bureau of Economic Research taldearen arabera, atzeraldi ekonomikoa 2009ko ekainean amaitu zen AEBetan eta 18 hilabeteko iraupena izan zuen.
Erredakzioa
Estatubatuar asko atzeraldiaren eragina sentitzen ari dira oraindik, Barack Obama Amerikako Estatu Batuetako presidenteak azaldu duenez, nahiz eta finantza-egoera hori 2009ko ekainean amaitu zela ofizialki baieztatu.
John Harwoodek antolatutako bilera batean egin ditu adierazpenak Obamak, Washingtongo CNBCren estudioetan.
AEBetako atzeraldi ekonomikoa 2009ko ekainean amaitu zen, eta 18 hilabeteko iraupena izan zuen, National Bureau ok Economic Research taldearen arabera. Herrialdearen atzeraldien hasiera eta amaiera ofizialki baieztatzen ditu talde horrek.
"Atzeraldiak 18 hilabete iraun zituen, eta Bigarren Mundu Gerratik izan den luzeena da", ekonomialari elkarteak komunikatu batean gaur adierazi duenez.