Ekonomia -

Sestao

Navaleko enpresa-batzordeak bilera-sorta hasiko du gaur alderdiekin

Lehenengo batzarrak EAJrekin eta PSE-EErekin izango dira.

Navaleko zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsora jo du. Argazkia: EiTB
Navaleko zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsora jo du. Argazkia: EiTB
Duela 33 urte hasitako gainbeherak hondoa jo du Navalen

2:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko Navaleko enpresa-batzordea alderdi politikoekin bilduko da datozen egunotan, gaurtik hasita, enpresaren egoera eta balizko etorkizunaren gainean mintzatzeko, jabeek hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu ondoren.

Enpresa-batzordeak azaldu duenez, bilera-sortaren helburua da "zuzendaritzak sortutako ziurgabetasuna salatzea, 215 lanpostu zuzen eta enpresa laguntzaileetako beste 40 arriskuan jarri baititu hartzekodunen konkurtsoak".

Horren aurrean, astelehenean, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiarekin bilduko dira lehenengo, 11:00etan, sozialisten Bilboko egoitzan, eta Andoni Ortuzar EAJren presidentearekin bilduko dira gero, Sabin Etxean.

Asteartean, EH Bilduren ordezkariekin batuko dira, eta asteazkenean, berriz, Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentearekin. Bilera-sorta Elkarrekin Podemosekin itxiko dute.

Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuari batzarra eskatu dio enpresa-batzordeak, eta horren erantzunaren zain daude.

Elkarrizketa horiek guztiak amaitutakoan, sindikatuek batzar orokorra egingo dute, bilera horietan jasotakoen berri emateko langileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Politika Sestao bideoak Alderdi politikoak berriak Ekonomia berriak Eguneko albisteak