Ekonomia -

Greba orokorra

Gobernuak %25eko gutxieneko zerbitzuak proposatuko ditu hegaldietarako

Arratsaldean CCOOeko eta UGTko ordezkariekin batzartuko da Sustapen Ministerioa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sustapen Ministerioak % 25eko gutxieneko zerbitzuak proposatuko ditu aire-garraiorako eta % 20koak tren bidaietarako irailaren 29an egingo den greba orokorrari begira. Arratsaldean CCOOeko eta UGTko ordezkariekin batzartuko da Sustapen Ministerioa.

2002an ezarritako zerbitzu minimoekin bat dator Ministerioaren proposamena. Hori bai, Espainiako garraioek dituzten ezaugarri berriei egokitu dute proposamena.

Egoera kontuan hartuta, Sustapen Ministerioak % 33tik % 25era murriztu ditu gutxieneko zerbitzuak aire-sektorean, eta trukean, ibilbide luzeko trenen zerbitzua % 0tik % 20ra handitu du.

Gainerako garraioei (errepidea, itsas salbamendua, ibilbide ertaineko trenak, ibilbide gertukoak eta portuak) dagokienez, gutxieneko zerbitzuak 2002an bezala ezarriko dituzte.

Jose Blanco buru duen Departamentuak sindikatuekin akordioa lortzeko itxaropena dauka. 2002ko ekainean, baina, ez zuten lortu, aire-sektorean desadostasunak izan baitzituzten.

Atzo, sindikatuek garraioen gutxieneko zerbitzuen proposamena aurkeztu zuten Ministerioan. Espainiako aireportuetatik irten beharreko nazioarteko hegaldiak eta ibilbide luzeko trenak bertan behera uztea nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea