Ekonomia -

Akziodunekin bilera

Navaleko enpresa-batzordea 24 orduko itxialdia egiten ari da ontziolan

Ontziola “erabateko porrotean” dagoela esan du Navaleko enpresa-batzordeak. Akziodunek iragarritako hartzekodunen konkurtsoa saihestea “oso zaila” izango dela erantsi du langileen ordezkaritzak.

Sestaoko Naval ontziola. Artxiboko irudia: EFE
Sestaoko Naval ontziola. Artxiboko irudia: EFE
Sestaoko Naval ontziola. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Navaleko enpresa-batzordea 24 orduko itxialdia egiten ari da Sestaoko ontziolan. Protesta bihar 18:00etan amaituko da, konpainiako akziodunekin bildu baino lehen.

Navaleko bideragarritasuna lortzeko, negoziazio mahai bat sortzeko proposamena luzatu die enpresa-batzordeak alderdi guztiei aste honetan, bilera-sortan.

Itxialdia amaitzen denean, bihar arratsaldean, langileen ordezkariak konpainiako akziodunekin bilduko dira. Akziodunek hartzekodunen konkurtsoa eskatu behar dutela iragarri zuten.

Bilera horretan ,“egoera honetara zergatik heldu diren” eta “ontziola aurrera ateratzeko zer egin nahi duten” galdetuko die enpresa-batzordeak akziodunei.

Ontziola “erabateko porrotean” dagoela esan du Navaleko enpresa-batzordeak. Akziodunek iragarritako hartzekodunen konkurtsoa saihestea “oso zaila” izango dela erantsi du langileen ordezkaritzak.

“Prozedura hasi da eta enpresa dagoen moduan dago, erabateko porrotean, saihestea gustatuko litzaiguke, baina ezinezkoa izango dela uste dugu”, adierazi dute.

Baleria, bertan behera geratzeko zorian

Astelehenean EAEko alderdi politikoekin hasitako bilera-sorta bukatu ondoren, Baleria ferryaren eraikuntza “bertan behera” geratuko dela “estraofizialki” jakin ahal izan dutela azaldu du Juanjo Llorden enpresa-batzordeko idazkariak.

Hartzekodunen konkurtsoarekin ontziolak sinesgarritasuna “asko” galduko duela errepikatu du Llordenek.

Baleria eraikitzen abenduan hasi behar zuten. Bestalde, Van Oord konpainiarentzako bi xurgatze dragak eraikitzeko epeak betetzea “oso zaila” izango dela onartu du Llordenek, “bi edo hiru hilabete minimoen azpitik lanean ari garelako. Oraindik ez dute ezer esan zain daudelako”.

Gaur Euskadiko PPrekin bildu dira. “Proposamena baloratuko omen dute eta ez zaie une txarra iruditzen; mahaia babesteko ahal duten guztia egingo dute, Gobernu zentralarekin batera”, adierazi du bozeramaile sindikalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao argazkiak Lana Ekonomia Albisteak La Naval azken ordukoa