Ekonomia -

Inbertitzaileen aurrean

Defizitaren kontrako plana defendatu du Zapaterok AEBetan

Defizit publikoa 2011n % 6ra, 2012an % 4,4ra eta 2013an %3ra murrizteko Espainiak duen konpromiso irmoa goraipatu du Gobernuko presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amerikako Estatu Batuetako inbertsio banketxeen arduradun nagusiekin izandako bileran, defizit publikoa murrizteko Exekutiboak aplikatutako egitasmo fiskala, lan-erreforma eta pentsioen erreforma proposamena defendatu ditu Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak.

Bi orduko bileran, Espainiako ekonomiaren hiru esparru "nagusiak" horiek direla azaldu du Zapaterok, eta ez Espainiaren zorra: Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 60 baino gehiago, baina beste herrialde garatu batzuena baino askoz txikiagoa.

AEBetako Altxorrak antolatu du bilera, inbertsio eta fondo banketxe estatubatuarrek eskatuta. Zapaterok 20 minutuko hitzaldi bat eman du hasieran eta ondoren galderak egin dizkiote.

Defizit publikoa

Defizit publikoa 2011n % 6ra, 2012an % 4,4ra eta 2013an %3ra murrizteko Espainiak duen konpromiso irmoa goraipatu du Gobernuko presidenteak, eta Espainiako lan-merkatuaren zurruntasunak malgutzeko beharrezkoa zen lan-erreforma defendatu du.

Era berean, Espainiak maiatzean eraso espekulatibo bidegabeak jaso zituela azaldu die inbertitzaileei Zapaterok, Greziako krisia zela-eta. Erasoak gutxiago dira orain, buruzagiaren ahotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea