Ekonomia -

Hiru urtetan zehar

Gutxienez 96.000 euro ordaintzen dizkie urtero komisario ohiei EBk

Nahiz eta komisario ohiek beste lanpostu bat bilatu diru-laguntza mantentzen diete, komisario gisa hilero 20.000 euro baino gutxiago kobratzen baldin bazituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 96.000 euro ordaintzen dizkie komisario ohiei Bruselak urtero, kargua utzi eta hurrengo hiru urteetan zehar. Horrela, "agintaldiaren ostean beste lanpostu bat bilatzeko denbora izatea" bermatu nahi dute, interes-gatazkarik izatea saihestuz.

Nahiz eta komisario ohiek beste lanpostu bat bilatu kalte-ordaina mantentzen diete, hilero 20.000 euro baino gutxiago kobratzen baldin bazituzten. Izan ere, EBko Exekutiboko kideek soldata hori jasotzen dute.

Gau egun diru-laguntza 16 komisario ohik jasotzen dute. EBko Exekutiboko kide ohi batek, ostera, eskubide horri uko egin dio, Michael Mann Batzordeko bozeramaileak gaur azaldu duenez. Mannek ez du EBko kide horren nortasuna publiko egin.

Charlie McCreevy Barne Merkatuko komisario ohiak eta Joe Borg Arrantza arduradun ohiak laguntzarik handiena jasotzen dute, hilero 11.000 euro, Financial Times Deutschland egunkariaren arabera. Egunkari horrek eman du ordainketen berri.

Soldataren % 40 eta 65 artean

Kalte-ordaina komisario baten soldataren (20.000 euro hilero) % 40 eta 60 bitartekoa izango da, onuraduna karguan izan den urte kopuruaren araberakoa. Hiru urteko epea amaitu baino lehen komisario ohiak lana aurkitzen baldin badu, kobratzen jarraituko du, baina tope bat aplikatuz.

Hilero 20.000 euro baino gehiago kobratzen dituzten komisario ohiek ez dute kalte-ordainik jasotzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea