Ekonomia -

Telekomunikazioak

Brasilek Vivo erosteko atea zabaldu dio Telefonicari

Telefonicak Vivo Brasileko mugikorren merkatuko liderraren %60 kontrolpean izango du. Konpainia espainiarrak baldintza batzuk bete beharko ditu operazioa balioztatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anatel Brasileko Telekomunikazio Agentzia Nazionalak Vivo telefono mugikorren operadorea Telefonicari saltzea onartu du. Hala ere, operazioa onartzeko baldintza gisa, zerbitzua hedatzeko helburu batzuk ezarri ditu.

Anatelek jakitera emandako komunikatuaren arabera, Vivok egun estaldurarik ez duten 35 udalerritara zabaldu beharko du zerbitzua, horietariko 16ri hurrengo martxora arte eta gainontzeko 19ei 2011ko abendura arte.

Horrekin batera, hirugarren belaunaldiko teknologia (3G) eskaini beharko du 83 udalerriko inguru batean 2012ko abendura arte, uztailean iragarritako planean jasotako 2.832 udalerrietara zerbitzua zabaltzeaz gainera.

Hirugarren baldintza, zuntz-optikoaren sarea hezkuntza sare publikoari uztea da. Horrela, Sao Paulo estatuan (konpainiak bertan du egoitza)unibertsitate publikoek konektatzeko aukera izan dezaten.

Baldintza horiek nahitaez bete beharko ditu Telefonikak , eta egin ezean, Anatelek isunak jarri edo, are okerrago, Vivoren erosketa bertan behera utzi ahalko du. Uztailaren 28an, Espainiako telefonia enpresak Vivo mugikor enpresan zuen partaidetza (enpresaren %30) erosi zion Portugal Telecomi, 7.500 milioi euroren truke (9.700 milioi dolar inguru).&' || 'nbsp; &' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;

Operazio honekin, Telefonicak Vivoren %60 kontrolatuko du. Vivo Brasileko mugikorren merkatuko liderra da; 56 milioi bezero inguru ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea