Ekonomia -
Lan-istripua
Langile bat larri zauritu da istripu bat izan ostean, Cascanten
Ezker besoa zanpatu dio 47 urteko langileari makina batek, eta horrek hemorragia handia eragin dio.
Erredakzioa
47 urteko gizon bat larri zauritu da arratsaldean, Cascanteko (Nafarroa) industrialdean kokatutako enpresa batean lan-istripua izan eta gero, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Ezker besoa zanpatu dio 47 urteko langileari makina batek, eta horrek hemorragia handia eragin dio, medikuek egindako lehen azterketa baten arabera.
Ezbeharra 17:25 aldera jazo da eta Nafarroako larrialdi zerbitzuek anbulantzia bat bertaratu dute. Zauritua Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman du anbulantziak, baina zaurien larritasuna ikusita, Zaragozako Quiron Klinikara lekualdatu dute.
Lehen ikerketen arabera, makina batek langilearen ezker besoa harrapatu du.