Ekonomia -
Datu makroekonomikoak
Espainiako defizita % 42,2 jaitsi da abuztuan
Estatuko defizita 37.051 milioi eurokoa zen abuztura arte, 2009ko epe berean baino % 40,7 (62.452 milioi) txikiagoa.
Erredakzioa
Abuztura arte, Espainiako defizita 37.054 milioi eurokoa zen -BPGaren % 3,3aren baliokidea-, aurreko urteko epe berean baino % 42,2 gutxiago.
Carlos Ocaña Ogasuneko Estatuko idazkariak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 81.851 milioi euroko diru-sarreren (% 35,1 gehiago) eta 116.700 milioi euroko irabazien (% 3,5 gutxiago) emaitza da defizit hori.
Estatuko kutxaren defizita 37.051 miloi eurokoa zen buztura arte, 2009ko epe berean baino % 40,7 (62.452 milioi) gutxiago.
Banketxeetatik lortzen ez diren gainerako diru-sarrerei dagokionez, 110.742 milioi euro garbi bildu ziren abuztura arte, % 10,1 gehiago.
Zergak
Estatuko diru-sarreren % 91,8a zergei esker lortzen dira eta % 13,8 egin dute gora urteko lehen zortzi hilabetetan. Sei hilabetez jarraian hazi da urtebeteko tasa.
Martxan jarritako ogasun neurriek eta BEZaren igoerak eragin dute igoera hori.
Sozietateen gaineko zerga % 23,5 jaitsi denez, 55.371 milioi (% 1,4 gutxiago) sartu dira zuzeneko zergekin. Zuzenekoak ez diren zergei dagokionez, 46.344 milioi bildu dira (% 39,7 gehiago).
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) % 5,7 igo da, 42.246 milioi, alegia. 400 euroko kenketa bertan behera uzteak, atxikipen tasak % 18 eta % 19 igotzeak eta itzulketek behera egitea eragin dute gorakada.