Ekonomia -
Zorraren nota jaitsi egin dute
Salgado: 'Espainia fidagarria da eta ez dago porrot arriskurik'
Moody's agentziak Espainiaren zorraren nota jaitsi eta gero egin ditu adierazpenok Ekonomia ministroak.
Erredakzioa
Elena Salgado Ekonomia ministroak ziurtatu du Il Sore 24 Ore egunkari italiarrari eskainitako elkarrizketa batean Espainia "fidagarria" dela eta ez dagoela "porrot egiteko arriskurik".
Moody''s arrisku agentziak Espainiaren zor subiranoaren nota jaitsi du, AAAtik Aa1era, hain zuzen ere.
"Haren eta neurketa agentzia guztien lana errespetatu behar dugu", esan du Salgadok. Dena dela, gaineratu du Espainia "aspalditik" sartua dagoela "joera negatiboan" eta A hirukoitza 2004an lortu zuela lehen aldiz, hots, herrialdea hazkunde handian zegoenean.
Ekonomia ministroak gogorarazi du Europar Batasuneko herrialde batzuek, "Belgikak eta Italiak kasu", ez dutela nota gorena.
Bestalde, Salgadok iragarri du 2012 urtea arte ez duela izango Espainiak % 2ko baino hazkunde handiagoa.
Moody''s-en arrazoiak
Aldez aurretik, Moody''s agentziak azaldu du nota jaitsieraren arrazoietako bat hazkunde aurreikuspenen ahultasuna izan dela, eraikuntzaren eta higiezinen sektoreetan oraindik urte batzuk falta baitira hazkundea izateko.
Espainiaren finantza sistema ahuldu dela eta nota handiena (AAA) duten beste herrialdeen aldean oso nabaria dela esan du agentziak.
Halaber, Moody''sek gogorarazi du defizita, zorra eta interesak oso handiak direla, eta beraz, Gobernua "oso ahul" dagoela.
Langabezia moteldu egingo da
Bestalde, hirugarren hiruhilekoan langabezia moteldu egingo dela aurrez ikusi du Espainiako Bankuak. Datuen arabera, langabeziaren hazkundea % 9,4koa izango da.
Gainera, kontratazio mugagabeak behera egin duela ohartarazi du, lan erreformaren ondorioz egoera aldatuko duen itxaropena agertu badu ere.
Bankuaren azken txostenaren esanetan, baliteke ekonomia ahuldu izana hirugarren hiruhilekoan, batik bat pizgarri batzuk amaitu direlako eta kontsumoa aurreratu egin baitzen BEZren igoerara.