Ekonomia -

Eurostat

Langabezia % 20,5era igo da Espainian

Eurogunean egonkor jarraitzen du % 10,1ean maiatzetik. Europar Batasunean, langabeziak % 9,6an daramatza azken zazpi hilabeteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko langabezia tasa egonkor mantendu zen iragan abuztuan % 10,1ean (maiatzetik ez da aldatu), baina Espainiako Estatukoak gora egin zuen berriro eta % 20,5era iritsi zen, Eurostat EBko estatistika bulegoak gaur argitaratu dituen datuetan agertzen denez.

Europar Batasun osoa kontuan izanda, langabezia % 9,6an geratu zen zazpigarren hilabetez jarraian, aipatu iturriaren arabera.

Espainian, langabeziak % 0,2 egin zuen gora uztailetik abuztura eta % 20,5era iritsi zen. 27etako tasa altuena du Espainiak eta Euroguneko batez bestekoaren bikoitza da.

2009ko abuztuan, Euroguneko herritarren % 9,7 zegoen langabezian, % 9,2 Europar Batasunean eta % 18,7 Espainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea