Ekonomia -

8 urteko epean

Europar Batasunak 200 milioi euroko mailegua eman dio BBKri

Europako Inbertsioen Bankuaren bitartez enpresa ertain eta txikiei emango diete laguntza garai berrietara egoki daitezen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK) eta Europako Inbertsioen Bankuak (EIB) 400 milioi euroko finantziazio ildo berria sortu dute, enpresa txiki eta ertainentzako (ETE), tamaina handiagoko enpresentzako eta tokian-tokiko erakundeentzako. Zortzi urteko iraupena izango du akordioak eta maileguak industriaren alorrean ETEek dituzten inbertsio egitasmoetara bideratuko dira.

Gainera, BBK-ko iturriek jakinarazi dutenez, onuradunen produktibitatea handitzen lagunduko du, energiaren erabilera hobetuko du, baliabide energetikoen iturriak dibertsifikatu ditu eta hezkuntzaren eta osasunaren alorrean ekintza pribatuak sustatuko ditu.

Finantzaketaren beste zati bat tamaina handiagoko enpresei eta tokian-tokiko erakundeei bideratuko zaie, bateragarritasuna, ingurugiroaren babesean eta energia bezalako alorretan erabili dezaten. Lehen aldiz, finantzaketa-ildo honek, aktiboetan ohikoak diren jarduerez gain, ETEen zirkulatzaile beharrak finantzatuko ditu, inbertsio gehigarrien beharrik gabe.

Bi erakundeek sinatzen duten hirugarren hitzarmena da hau, eta beren konpromisoaren erakusle da, gaur egungo testuinguru ekonomiko zail honetan ETEek mailegura iristeko dituzten zailtasunen aurrean, kutxako iturriek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea