Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Egungo presio fiskala ez da 'nahikoa', Aguirreren ustez
Ekonomiaren eta enpleguaren hazkunde "moderatua" izango dela adierazi Ekonomia sailburuak. 2011ko aurrekontuei dagokionez, Osasunaren aurrekontu-sailean "eskua sartu" beharko dutela uste du.
Erredakzioa
Ongizate Estatuari eusteko egungo presio fiskala ez da "nahikoa", Carlos Aguirre Ekonomia sailburuaren ustez. Horrenbestez, gizarte-prestazioak "kentzea" erabaki edo "diru gehiago biltzea" baimentzen duen sistema aukeratu beharko da, horren hitzetan.
Ongizate Estatuari eusteko egungo presio fiskala "nahikoa" ez dela uste du Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak, eta horrenbestez, gizarte-prestazioak "kentzen" diren erabaki edo "diru gehiago biltzea" baimentzen duen sistema aukeratu beharko da.
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, Aguirrek argi utzi "sistema jasangarria zelan egin" dela "eztabaida nagusia", eta "herrialde honen prestazio nagusiak Osasuna, Hezkuntza eta gizarte-laguntza" direla zehaztu du.
Dirua biltzeko ahalmena "berreskuratu" behar dela esan du Aguirrek. Horren aburuz, sistemak "ezin dio jarduera ekonomikoari kalte egin eta BPGren % 20,5 edo % 21 biltzea baimendu behar du".
Aurreikuspen ekonomikoa
Hurrengo hiruzpalau urteetan, ekonomiaren eta enpleguaren hazkunde "moderatua" izango dela esan du Ekonomia sailburuak, eta hori guztia "eredu aldaketa baten ondorio" izango da.
Sailburuaren ustez, enplegu politika aktiboen transferentziak "nabarmen" sustatuko du eredu hori eta "kontuak atera behar dira", gaineratu du
2011ko aurrekontuak
Euskadiko 2011ko aurrekontuei dagokionez, nahiz eta zerbitzuak bermatu, Osasunaren aurrekontu-sailean "eskua sartu" behar dela adierazi du.
Halaber, Hezkuntza Sailak "oso gutxi baina behera egitea" aurreikusi dute, eta Kulturako zenbait proiektu "atzeratu" beharko direla gaineratu du.