Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Finantza-sistema susperraldiaren 'ahulgunea' da, NDFren hitzetan
"Finantza-egonkortasuna lortzeko gauza asko dago egiteke", adierazi du Jose Viñals Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) Merkatu eta Moneta Gaietarako departamentuko arduradunak.
Erredakzioa
Munduko finantza-sistema susperraldi ekonomikoaren "ahulgunea" dela esan du gaur Nazioarteko Diru Funtsak (NDF). Gainera, merkatuetan apiriletik arriskuak gora egin duela ohartarazi du erakundeak.
"Finantza-egonkortasuna lortzeko gauza asko dago egiteke", adierazi du Jose Viñals Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) Merkatu eta Moneta Gaietarako departamentuko arduradunak prentsaurrekoan.
"Finantza-egonkortasunaren" txostenaren aurkezpenean, azken sei hilabeteetan egoerak okerrera egin duela azpimarratu du Viñalsek, Europako zorraren krisia dela-eta.
Europa ezegonkortasun iturri nagusia dela azaldu du NDFren azterketak. Zorraren arriskuak "handiak" direla nabarmendu du Viñalsek.