Ekonomia -

Urteroko bilera

Murrizketa gehiago egiteko prest egoteko eskatu dio NDFk Espainiari

2011 urterako Espainiaren defizita % 6ra jaitsi beharko dela ohartarazi du erakundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) defizita murrizteko prest egon behar duela ohartarazi dio gaur Espainiari, merkatuek "zero tolerantzia" baitute defizita murrizteko helburuak urratzen direnean. Horrenbestez, helburua 2011 urterako defizita % 6ra jaistea izan beharko litzatekeela gaineratu du.

Jose Viñals NDFren Diru Kontu eta Merkatu Departamentuko buruak azaldu duenez, "zenbakiak dira funtsezkoena, merkatuek hori baitute oinarri, eta oso garrantzitsua da aurreikuspenak gauzatu egiten direla egiaztatzea".

Atzo, Nazioarteko Diru Funtsak erdira murriztu zuen 2011rako Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspena. Exekutiboak % 1,3ko hazkundea iragarri du, baina NDFk, ordea, % 0,7koa.

Hori horrela, Viñalsek ohartarazi du NDFren aurreikuspenak betetzen badira, Gobernuak "behar den guztia" egingo duela defizita murriztea lortzeko. Halere, Exekutiboak espero duena baino giro ezkorragoa izango du aurrean, iragarpen horiek betez gero.

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadorea ere horretaz aritu zen asteartean, eta Aurrekontuen "okerrak" zuzentzeko plan bat prestatzea aholkatu zion Gobernuari.

Gainera, zalantzan jarri zituen hazkunde aurreikuspenak kalkulatzeko Ekonomia Ministerioak erabilitako irizpideak.

Jose Manuel Campa Gobernuko Ekonomia idazkariaren esanetan, baina, datuak "errealistak eta orekatuak" dira, eta beraz, baztertu egin du Espainiako Bankuko gobernadoreak eskatutako plana abiatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea