Ekonomia -
Informazio-ikerketa
Euskal Y-a Iruñarekin lotzeko ikerketa esleitu du Espainiako Gobernuak
Trenbide linea berri horrek Meditarraneoko korridorea eta Kantaurikoa lotuko ditu Teruel, Ebroko bailara, Errioxa, Nafarroa, Euskadi eta Kantabria zehar.
Erredakzioa
Sustapen Ministerioak Euskal Y-a Iruñarekin lotzeko informazio-ikerketa esleitu du milioi bat eurorengatik.
Gobernuaren Ordezkaritzak EAEn agiri baten bidez azaldu duenez, trenbide linea berri horrek goi mailako zerbitzua eskainiko dio trafiko mistoari, eta Meditarraneoko korridorea Kantauriko korridorearekin lotuko du Teruel, Ebroko bailara, Errioxa, Nafarroa, Euskadi eta Kantabrian zehar.
Kantabriako eta Mediterraneoko korridore horretako tarteetariko bat Iruñako eta Euskal Herriko trenbide sare berria, Euskal Y, lotuko duena izango da. Beraz, ikerketa horrek lotura egiteko bide posibleak aztertuko ditu abiadura handiko trenbide bikoitz baten bitartez eta trafiko mistoarentzat egokiak diren maldekin.
Sustapen Ministerioak Sener enpresari esleitu dio ikerketa 1.003.000 eurorengatik, eta horrela argitaratu dute gaur Estatuko Aldizkari Ofizialean.