Ekonomia -
Hitzarmena ez betetzeagatik
Aire-kontrolatzaileek bertan behera utzi dute negoziazioa AENArekin
Aire-kontrolatzaileen sindikatuak (USCA) bere garaian adostutakoa ez betetzea egotzi dio AENAri
Erredakzioa
Aire-kontrolatzaileak ez dira berriz AENAren ordezkariekin batzartuko, aireportuen elkarteak "bere garaian hartutako konpromisoak" bete arte.
Camilo Cela USCAko presidenteak agiri batean jakinarazi duenez, ez dute laneko bigarren hitzarmen kolektiboa negoziatzen jarraituko AENAk, besteak beste, hogeita bederatzigarren promozioko ikasleak kontratatu eta idatziz agindutakoa bete arte.
Celaren hitzetan, AENAk ez du "negoziatzeko" borondaterik; hori dela eta, USCAk ez du negoziazio gehiagorik izango erakunde publikoarekin.
Celaren ustez, negoziazioarekin jarraitzea "zentzugabea" da eta "itxura egitea" da. AENAk "gaia atzeratu eta negoziazioa bertan behera utzi nahi du".
Dena den, Celak argi utzi du negoziatzen jarraitzeko prest daudela.
Bestalde, AENAk negoziazioak blokeatzeko aitzakiak bilatzeari uzteko eskatu die aire-kontrolatzaileei.