Ekonomia -

Aurrekontuen negoziazioa

EAJk Zapateroren erantzuna entzungo du zuzenketa aurkeztu aurretik

Andoni Ortuzar BBBren presidenteak esan du Gobernuaren erantzunaren zain daudela aurrekontuen kontrako osoko zuzenketa aurkeztu ala ez erabakitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak esan du Espainiako Gobernuak EAJren proposamenei emango dien erantzunaren zain daudela Estatuko Aurrekontu Orokorren kontrako osoko zuzenketa aurkeztu ala ez erabakitzeko.

Gobernua EAJrekin negoziatzen ari da 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak babes ditzan. Ortuzarrek, negoziazioen harira, esan du proposamenak egin dituztela eta Gobernuak emango dien erantzunaren zain daudela osoko zuzenketaren inguruan erabakiren bat hartzeko, izan ere, hilaren 15era arteko epea omen dute horretarako.

"Osoko zuzenketa bat aurkeztea erraza da, kentzea ere bai. Zapateroren erantzunaren zain gaude, hori dela eta, pilota bere teilatuan dagoela uste dugu", azaldu du buruzagi jeltzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea