Ekonomia -

2011ko aurrekontuak

Aurrekontu "antisozialenak" onartutzat eman ditu ELAk

Adolfo Muñozen hitzetan, euskal gizarteak "sekulako garai bortitza" bizi ari da; izan ere, "azken 30 urteotan emandako lan eta giza eskubideen harrapaketa ezezagunena" ematen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren arabera, "aldeko botoarekin edo bere abstentzioarekin lan-erreforma onartu dutenek (PSOE eta EAJ, hurrenez hurren), "azken 30 urteotako aurrekonturik antisozialenak" onartu dituzte.

Horrela berba egin du Muñozek Bilbon emandako prentsaurreko batean. ELAko idazkari nagusiaren "susmoa" da datozen EAEko eta hiru lurralde historikoetako 2011ko aurrekontuak onartuak daudela jada.

Adolfo Muñozen hitzetan, gizarteak krisiaren "garai bortitzenetarikoa" bizi ari da; izan ere, "azken 30 urteotan emandako lan eta giza eskubideen harrapaketa ezezagunena" ematen ari da.

ELAko idazkariaren ustez, sistemaren biziraupena bermatzeko "ez dago inola ere" erretiro-pentsioak erreformatzeko beharrik, Espainiako erretiro-pentsioen gastua Europako batez bestekoaren azpitik dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea