Ekonomia -

INEren datuak

Etxebizitzen salerosketak % 61,8 hazi ziren abuztuan, EAEn

Estatuko datuei dagokienez, hazkundea % 29,6koa izan zen, beraz, zortzigarren hilabetez jarraian igo zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan abuztuan 1.821 etxebizitza salerosketa egin zituzten EAEn, hau da, urte arteko hazkundea % 61,8koa izan zen, INEk zabaldutako datuetan agertzen denez.

Lurraldeka, Araban % 22,5ekoa izan zen salerosketen hazkundea, % 47,5ekoa Gipuzkoan eta % 78,6koa Bizkaian.

Salerosketen % 89,8 etxebizitza libreenak ziren. Era berean, bigarren eskuko etxebizitzak izan ziren gehien salerosi zituztenak, % 62 hain zuzen ere.

% 29,6ko igoera Estatuan

Etxebizitzen salmentek % 29,6ko igoera izan zuten Estatuan 2009ko hilabete berarekin alderatuta, beraz, zortzigarren hilabetez jarraian igo zen, nahiz eta uztaileko datuaren aldean, ez zen ia mugitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea