Ekonomia -
Ibilgailu elektrikoa
Ibilgailuetako bateria kargatzeko 225 gune izango ditu EAEk 2012an
Hileko 30 edo 40 euro ordaindu beharko dituzte erabiltzaileek. Sare horren eraikuntza euskal hiriburuetan eta EAEko merkataritza-guneetan hasiko da.
Erredakzioa
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko "erabateko" estaldura sarea 2011an eraikitzen hasteko akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak (Energiaren Euskal Erakundearen bidez) eta Repsolek; 2012an auto elektrikoak kargatzeko 225 puntu izango dira EAEn.
Patxi Lopez lehendakariak, Antonio Brufau Repsoleko presidenteak eta Bernabe Unda Industria sailburuak sinatu dute gaur Ibil Ibilgailu Elektrikoa Kargatzeko elkartea sortzeko akordioa.
Sarea datorren urtean jarriko da abian kargatzeko gune erdien eraikuntzarekin, baina aurten zenbait gune pilotu jarriko dituzte abian.
Helburua EAEn ibilgailu elektrikoaren mugikortasuna bermatzea da; horretarako, aparkaleku publikoetan, kaleetan eta merkataritza-guneetan jarriko dituzte kargatzeko guneak.