Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Urkulluk dio oraindik ez dutela erabaki Aurrekontuak babestu ala ez

EAJren presidenteak, hala ere, bi aldeek akordiorako borondatea dutela zehaztu du. Dena dela, gaur eta bihar "lan asko" omen dute egiteko oraindik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak esan du oraindik ez dutela erabakirik hartu Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz Gobernuarekin egiten ari diren negoziaketetan, baina akordiorako "esperantza" badutela aitortu du, bi aldeek borondatea erakutsi omen dutelako.

"Ez dago ez baietzik ez ezetzik. Lanean ari gara eta esperantza hitza erabiliko dut", Urkulluk Euskadi Irratian azaldu duenez.

Urkulluk asteartean Zapaterorekin izan zuen bileraz hitz egin du, eta "konpromiso batzuk" ateratzea lortu bazuen ere, gaur eta bihar oraindik lan handia omen dago egiteko negoziaketetan.

Horren harira, Gernikako Estatutuaren garapena EAJren azken 31 urteetako "aldarrikapen sendoa" izan dela esan du, izan ere, garapen horrek "euskal gizartearen ongizateari" egingo dio mesede. Gainera, "eredu berriak" bilatzen ari omen dira Gizarte Segurantzaren alorrean.

Gainera, "oso garrantzitsu" jo du EAJk "egonkortasuna" eskaintzea, euskal ekonomia indartuta ateratzea ahalbidetuko duelako "epe motzean". Era berean, Urkulluk akordioa "idatziz" nahi duela azpimarratu du.

Pastor

Bestalde, EAJren eta Gobernu zentralaren artean "akordioa izango" dela uste du Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak.

Osoko zuzenketak

Gainera, CiUk, ERCk, IUk, ICVk, BNGk eta UPyDk osoko zuzenketak aurkeztu dituzte gaur aurrekontuen aurka. Ostiral honetan PPk aurkeztuko du osoko zuzenketa eta, ondorioz, guztira sei izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea