Ekonomia -
Udaltzaingoa
Zorroztasun-greba Gasteizen: 2.300 isun bi astetan
Udaltzainek 153 isun jarri dituzte egunean bataz beste, urriaren 31an greba hasi zutenetik. Antza denez, konponbidea ez da epe laburrean helduko.
eitb.eus
Gasteizko Udaltzaingoak zorroztasun-greba hasi zuenetik jarritako isunek ez dute etenik. Udalaren arabera, 2.300 baino gehiago dira jada, urriaren 31az geroztik.
Gaienera, epe laburrean konponbiderik izango ez duen gatazka dela dirudi, Udalak egindako azken proposamena atzera bota baitute ordezkari sindikalek.
Udalaren azken proposamenaren arabera, 2018an LEPa egingo dute, 15 bitarteko kontratatu eta gaur egin udaltzainek egiten dituzte hainbat zereginetarako segurtasun pribatua kontratatu. Udal Gobernuaren arabera, 37 agente berri egongo lirateke, neurri horien bidez.
Udaltzainen ordezkarien esanetan, azken proposamen horrek erakutsi du Udalak ez dituela kolektiboaren eskakizunak seriotasunez hartzen. Gaur gaurkoz, ez dago aurreikusita beste bilerarik, udaltzainen eta Udalaren artean.