Ekonomia -

Ogasuna

Internet bidezko salerosketa plataformek % 4ko zerga ordaintzen dute

Norbanakoek Internet bidez salerosten dituzten bigarren eskuko produktuengatik ez da BEZa ordaindu behar.

Wallapop
Wallapop
Wallapop

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsonek Internet bidez salerosten dituzten bigarren eskuko produktuei Ondasunen Transmisiorako Zerga ezartzen zaie eta ordaindu beharreko zerga % 4koa da, Zerga Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez.

Aipatu zerga Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da eta, beraz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioei dagokie horren bilketa.

Norbanakoen artean salerosten diren ondasunak (etxea bat edo ibilgailu bat, esaterako) zergapetzen dira, baina badu berezitasun bat: zerga produktua erosten duenak ordaindu behar du, ez saltzaileak.

Herritar baten galderari erantzunez, Zerga Zuzendaritza Nagusiak argitu du Interneteko plataforma baten bidez salerosten diren bigarren eskuko produktuengatik ez dela BEZa ordaindu behar, transakzio horretan enpresari edo profesional batek parte hartzen ez duelako, hots, norbanakoen arteko salerosketa bat delako.

Bigarren eskuko produktuak saltzeko eta erosteko plataforma ezagunenak hauek dira: Wallapop, ebay, milanuncios, Vibbo, Amazon, Chicfy edo Facebooken ‘Marketplace’.

Ogasunaren lehentasunetako bat da Internet bidezko operazioetan erabiltzen diren ordainketa sistema eta plataforma berriak zorrotz zaintzea, irregulartasunak izatea ahalbidetu dezaketelakoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Ekonomia Albisteak Merkataritza albisteak gaur Internet gaur Mugikorretarako aplikazioak