Ekonomia -

Higiezinen merkatua

Etxebizitza librea % 3,4 merkatu da, azken urteetako joerari jarraituz

Prezioen beherakada moteldu egin da metro koadroko 1.832 eurotan geratuta. Prezioak gehien jaitsi diren erkidegoen zerrendan Euskadi seigarren dugu eta Nafarroa bosgarren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza librearen prezioa % 3,4 jaitsi da 2010eko hirugarren hiruhilekoan, iazko denbora tarte berberarekin alderatuta eta azken bi urteetako joerari eutsiz.

Etxebizitza Ministerioak emandako datuen arabera, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta ere behera egin dute (% 0,9), aurrekoan igoera txiki bat izan eta gero.2010eko hirugarren hiruhilekoan, etxebizitza berrien prezioa (gehienez ere bi urte dituzten etxebizitzen prezioak) metro koadroko 1.846,7 eurotan geratu da, aurreko hiruhilekoaren parean, eta iazko epe berean baino % 3,4 gutxiago.

Bigarren eskuko etxebizitzari dagokionez, batez besteko prezioa metro koadroko 1.827 eurokoa da; % 1,5 jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta % 3,3 urtebeteko indizearekin alderatuta.

Euskadin prezioak % 5,3 jaitsi dira

Erkidegoak banan-banan aztertuta, estatuko batez besteko beherapena baino handiagoa izan da Valentzian (% 6,5), Madrilen (% 6), Kanarietan (% 5,9), Balearreetan (% 5,7), Nafarroan (% 5,5), Euskal Autonomia Erkidegoan (% 5,3) eta Andaluzian (% 4,1).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea