Ekonomia -

Jaurlaritzaren aurreikuspena

EAEko ekonomia % 0,5 baino gutxiago haziko da urte amaieran

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuaren esanetan, langabezia hamarreko batzuk igoko da oraindik, eta hurrengo urtea arte ez da jaisten hasiko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak azaldu du Euskadik hazkunde ekonomiko positiboa izango duela urte amaieran, baina % 0,5 baino txikiagoa izango dela.

Gaur goizean Ekonomia Berria Foroan zehaztu duenez, langabezia hamarreko batzuk haziko da oraindik, baina ondoren beherakada arinak izango ditu, eta hurrengo urteko amaieran tasa % 9an kokatuko da.

2011ko Aurrekontuei dagokienez, Aguirrek gogorarazi du diru-sarrerak 2006an baino % 2,3 txikiagoak izango direla, betiere Euskal Finantza Kontseiluak joan den astean ezarri zuenez.

Bestalde, sailburuak adierazi du egungo zerga sistemak ez duela bermatzen zerbitzu publikoen iraunkortasuna, eta beraz, "bideratu" egin beharko dela, "hazkunde ekonomiko egonkorrerako bidean aurrera egin ahala zerga presioa berreskuratu ahal izateko". Hain zuzen ere, presio hori Euskadiren barne produktu gordinaren (BPG) % 21ekoa izan beharko dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea