Ekonomia -

Epai aurrekaria

Lurzoruaren klausulak ez du Euriborraren beherakada mugatuko

BBVAk, Caixa Galicia eta Cajamar kutxek euren hipoteken kontratuetako "neurrigabeko" klausula hori kendu beharko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako auzitegi batek arrazoia eman dio Ausbanc banku-zerbitzuen erabiltzaileen elkarteak zenbait kutxa eta bankuren jardunbidea salatzeko jarri zuen auziaren inguruan. Ondorioz, banku batek eta bi kutxak baliorik gabe utzi beharko dute euren hipoteka-kontratuetan duten lurzoruaren klausula.

Baldintza hori "neurrigabekoa" jo dute eta epaiak aurrekaria ezarri du. Euriborra jaitsi arren, bezeroei horren gainetik zegoen gutxieneko tasa hori ezarrita BBVA bankuak eta Caixa Galicia eta Cajamar kutxek gehiegikeriak egin dituztela ebatzi du epaileak.

Ausbanc elkartearen arabera, "aurrerapauso handia" da milaka hipotekaturentzat onuragarria izango den epaia. Orain arte, banketxeek Euriborra igotzen zieten maileguen jabeei, baina klasula horiei esker, ez zizkieten jaitsierak ezarri behar. Lurzoruaren klausulak % 1,25 eta 4,95 artean dabiltza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea