Ekonomia -

EAJ-PSE akordioa

Mendia: 'EAJrekin hitzartutako akordioak ez du diru-bilketa murriztuko'

PSE-EEko idazkari nagusiak esan duenez, erreforma fiskalaren gainean jeltzaleekin adostutako akordioak bermatuko du "enpresen mozkinak zergen bidez bildutakoarekin bat etortzea".

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, erreforma fiskalaren gainean EAJrekin adostutako akordioak bermatuko du "diru-bilketan murrizketarik ez egotea, eta enpresen mozkinak zergen bidez bildutakoarekin bat etortzea".

Ramon Rubial Fundazioak antolatutako ekitaldi batean, Gasteizen, egin ditu Mendiak adierazpen horiek. Euskadiko enpresek ordaintzen duten Gizarteen gaineko Zerga datozen bi urteetan % 24ra jaistea adostu dute aste honetan EAJk eta PSEk, Espainiar Estatuarekin alderatuta puntu bat gutxiago.

Orain PPrekin ari dira lanean bai EAJ bai PSE ere, egonkortasun fiskala emango dien beste itun bat lortzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzaren Gobernuan dauden PSEk eta EAJk ez dutelako gehiengoa Legebiltzarrean edo Arabako Batzar Nagusietan.

Mendiak azpimarratu duenez, "EAJrekin hitzartutako akordioak ez du diru-bilketa murriztuko, ez du eraginik izango zerbitzu publikoetan". Erreforma fiskalaren negoziazioaren gakoa ez zen "zerga-tasaren bat igotzea ala jaistea, horren inguruan PP, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos bazterrak nahasten ibili badira ere, bakoitzari dagokion zerga-maila ordaintzea baizik".

Bestalde, Mendiak esan duenez, sozialistak ez dira itunen beldur, guztiekin akordioak lotzeko prest daude, eta litekeena da alor ekonomikoari dagokionez itunak zabaltzea, PPrekiko balizko akordioari aipamena eginda, "beste alderdiek aurrekontuetan parte hartzeko aukera errefusatzen duten bitartean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Kontzertu Ekonomikoa Idoia Mendia Alderdi politikoak bideoak Ekonomia berriak Euskal sozialistak Gaurko azken orduko albistea Gastu publikoa