Ekonomia -
Lan-istripua
Langile bat hil da Mendigorrian
Nabe bateko gainaldean hoditeria manipulatzen ari zen 43 urteko langilea oreka galdu eta lurrera erori da. Horren ondorioz, kolpe handia hartu du buruan.
Erredakzioa
43 urteko langile bat kolpe handia hartu eta oso larri zauritu da hiru bat metroko altueratik erori ostean, Mendigorrian (Nafarroa). Handik gutxira hil egin da ospitalean. Hildakoa Ejea de los Caballeroseko (Zaragoza) bizilaguna zen.
Lan-istripua 15:32 aldera jazo da, F.J.L.L. iturgina Biomendi etxaldeko eraikuntzan lanean ari zenean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Nabe bateko gainaldean hoditeria manipulatzen ari zen langilea oreka galdu eta lurrera erori da, argitzeke dauden arrazoiengatik. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.
Erorketaren ondorioz, langileak kolpe handia hartu du buruan eta hil egin da.
Nafarroako larrialdi zerbitzuek Gareseko talde mediko bat bidali dute istripuaren tokira. Era berean, Lizarrako ospitaleko SAMU-UCI anbulantzia bat bertaratu da. Langilearen zauri larriak direla-eta, anbulantziak Nafarroako Ospitalera eraman behar izan du, baina bertan hil da.