Ekonomia -

Sei hilabeteren buruan

Defizitagatik zigorrak ezartzea proposatu dute Alemaniak eta Frantziak

Horrela, Kontseilu Europarrak Egonkortasun Ituna betetzen ez duten estatuei zigor prebentiboak ezartzea babestu dute Sarkozyk eta Merkelek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Defizit gehiegi duten herrialdeei sei hilabeteren buruan zigortzea proposatu dute Frantziak eta Alemaniak, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzelariak gaur iragarri dutenez.

Horrela, Kontseilu Europarrak Egonkortasun Ituna betetzen ez duten estatuei zigor prebentiboak ezartzea babestu dute biek.

Deauvillen (Frantziako ipar-mendebaldea) egindako adierazpen bateratuan iragarpena egin dute bi agintariek. Era beran, zigorrak aktibatzeko mekanismo automatikoago bat martxan jartzeko diziplina fiskala erreformatzea adostu du EBk lehenxeago.

Isunei betoa jartzeko aukera

Hala ere, isunei betoa jartzeko eskumena gorde dute EBko estatu kideek, horrela urratzaileei bigarren aukera bat emango zaie zigortu baino lehen.

Adierazpen bateratuan, itunak berriz aztertzeko borondatea azaldu dute Sarkozyk eta Merkelek, krisi berrien aurrean erreakzionatzeko mekanismo eraginkorragoak izateko.

Helburuak zigor politikoak jarri ahal izatea eta entitate pribatuen laguntza bideratzea izango lirateke, "bakoitzak erantzukizuna izan dezan", Merkelek prentsaurrekoan azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea