Ekonomia -

Erosi ondoren

Lehia Batzordeak baimena eman dio BBKri CajaSur bere gain hartzeko

Kordobako kutxa (Espainiako Bankuak maiatzaren 22an esku hartu zuen) iragan uztailean eman zioten kutxa bizkaitarrari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Lehia Batzordeak CajaSurren "erabateko kontrola" bere gain hartzeko baimena eman dio BBKri, iragan uztailean Espainiako Bankuak kutxa bizkaitarrari erosteko aukera eman ostean. Erakundearen ebazpen batean agertzen denez, operazio horrek ez dio kutxen arteko lehiari eragiten.

Unicajarekin bizitako lehiaren ostean, BBK-k maiatzaren 22an jaso zuen Espainiako Bankuaren oniritzia kutxa andaluziarra erosteko.

BBKren eta Unicajaren proposamenak jo zituzten egokien, baina BBKren bideragarritasun egitasmoak balantza bere alde jarri zuen.

Espainiako Bankuaren txosten teknikoetan proiektuaren etorkizunerako plana, BBKren likidezia eta deposituen egonkortasuna azpimarratu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea