Ekonomia -
Protesta
Mugagabeko greba deitu dute zabor-bilketan Gipuzkoan hilaren 19tik
Lurraldeko % 60an izango du eragina; besteak beste, Donostian, Irunen, Hernanin, Zumarragan eta Tolosan.
Agentziak | Erredakzioa
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek mugagabeko greba deitu dute Gipuzkoan, zabor-bilketan eta kale-garbiketan; greba abenduaren 19an hasiko da, 21:00etan, eta lurraldeko % 60an izango du eragina; besteak beste, Donostian, Irunen, Hernanin, Zumarragan eta Tolosan.
Lanuztearen xedea da patronalak onar dezala sindikatuen "ultimatuma"; azpikontratatuko enpresa hauek daude patronal horretan: ASELIP (garbiketa publikoaren enpresen elkartea da) eta Serbitzu Elkartea.
Langileek eskatzen dute "lanpostu hutsetarako arauak egotea", KPItik gorako soldata-igoerak izatea eta zehaztea lan-hitzarmenean "mugagabeko jarduera anitza".
Jose Luis Ugarte ELAko agintariak azaldu duenez, patronalak ez du nahi izan langileen ultimatuma onartu, "negoziatzen bi urte eman ostean"; ASELIPen asmoa, haren esanetan, izan da "soldata-taula bat egotea berraztertze ekonomikoa aurreikusten duten kontratentzat, eta beste bat aurreikusten ez dutenentzat".
"Probintzia-hitzarmena baliogabetzea"
Sindikatuen iritziz, negoziazioan "hainbat proposamen izan dira, xede izanik probintzia-hitzarmena baliogabetzea"; hori langileek baztertu egin dute, nabarmendu duenez.
Datorren astelehenean negoziatzen ari den mahaiaren bilera egongo da, PRECOn, ?eta topaketa gehiago izango dira, akordio bat erdiesteko asmoarekin?, baina langileek bi urte eman dituzte negoziazioan, "eta grebarako prest daude", berretsi du Ugartek.
Gehitu duenez, kaltetuak "udalak eta erabiltzaileak" izango dira; izan ere, Gabonetan kontsumoa areagotzen da, eta, hortaz, zabor gehiago sortzen da.