Ekonomia -
Ikerketa
Hamar familietatik hiruk arazoak dituzte hilaren amaierara heltzeko
Gainera, Espainiako Estatistika Institutuak egindako ikerketaren arabera, biztanleriaren % 20,8 pobrezia-mailaren azpitik bizi da.
Erredakzioa
Hamar familietatik hiru zailtasunak dituzte hilaren amaierara heltzeko eta hamarretik lauk ez dute baliabiderik ez-ohiko gastuei aurre egiteko. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) bizi-baldintzen inguruan egindako ikerketatik atera daitezkeen ondorio nagusiak dira.
Horrez gain, Espainian bizi diren pertsonen % 20,8 (bost lagunetatik bat) pobrezia-mailaren azpitik bizi dira. Azken urtean hamarren bat igo da portzentaia hori, INEren arabera.
Etxebizitzari lotutako gastuak (hipoteka, argindarra...) ordaintzeko arazoak dituzten familien kopurua ere hazi egin da: egun % 7,5 dira; duela bost urte, % 4,7.
2009an, familien batez besteko diru-sarrera 25.732 eurokoa izan zen, 2008an baino % 2,9 gutxiago. Pertsona bakoitzeko batez besteko diru-sarrera, berriz, 9.627 eurokoa izan zen, 2008an baino txikiagoa (9.865).