Ekonomia -
EAEko aurrekontuak
Krisiari aurre egiteko 200 milioi izango ditu PSEren eta PPren itunak
Aurrekontuen inguruko akordioa astelehenean sinatuko dute PSEko eta PPko ordezkaritzek. Donostiako metroa eta Txagorritxu ospitaleko eraikin berria sustatuko dute aurrekontuek.
Erredakzioa
2011rako EAEko aurrekontuen proiektuaren inguruan akordioa datorren astelehenean sinatuko dute PSEko eta PPko ordezkaritzek. Krisi ekonomikoari aurre egiteko 200 milioi euroko neurri multzo bat aurrikusten du egitasmoak.
PPko iturriek jakitera eman dutenez, 200 milioi euro horiek soberakin gisa bideratuko dituzte altxorrera. PPk negoziatutako partiden artean, batek Donostiako eskualdeko metroa bultzatuko du, eta beste batek Gasteizko Txagorritxu ospitaleko eraikin berriaren eraikuntza sustatuko du.
Krisiari aurre egiteko neurrien multzoa aurrekontuetako lege-proiektuan agertuko dira gehigarri gisa, iturri berdinen arabera.
2011ko aurrekontuen lege-proiektuan PPk barneratu dituen proposamenak eta zuzenketa partzialak egiteko gorde dituen beste batzuk 200 milioi eurotan zenbatu dituzte.
PSE
PSEko iturriek azaldu dutenez, talde sozialistak ez du zifrarik aurreratu eta akordioa oraindik ez dutela itxi gogorarazi du, nahiz eta akordioa astelehenean sinatuko dutela informatzen lehenak izan.
Aurrekontuen berri gainerako alderdien bozeramaileei eman dietela azaldu du talde sozialistak, datozen asteetan beste taldeekin harremanetan jarri nahi dutelako, ahalik eta adostasunik handiena lortzeko.
Akordioa datorren astelehenean sinatuko duten PSEko eta PPko ordezkaritzek Jose Antonio Pastor (PSE) eta Iñaki Oyarzabal (PP) buru izango dituzte.