Ekonomia -
Hego Korean
G20ak Nazioarteko Diru Funtsa aldatzea adostu du
Erreformaren ostean, garapenaren bidean dauden herrialdeek erabakitzeko gaitasun gehiago izango dute. NDFk datozen asteetan berretsi behar du erabakia.
Erredakzioa
G20ko finantza ministroek Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) aldatzea adostu dute, horrela garapenaren bidean dauden herrialdeek erabakitzeko gaitasun gehiago izango dute.
Gyeongju-ngo (Hego Korea) G20ko bileran (NDFren presidentea ere bertan da), Europak Zuzendaritza Exekutiboan dituen bi eserlekuak ematea erabaki du, iturri europarrek zabaldu dutenez.
Momentuz, ez dute zehaztu nola banatuko dituzte Nazioarteko Diru Funtsaren erabakitzeko organoaren bi eserlekuok (guztira 24 dira); kide diren 187 herrialdeak ordezkatzen dituzte 24 eserlekuek.
NDF datozen asteetan bildu beharko da erabakia berresteko, eta Europak orain nori eta nola emango dizkion erabaki behar du.
G20ren bilera komunikatu batekin bukatuko da, eta bertan herrialde garatuak eta garapen horren bidean daudenak kanbio-politiken kontrako deialdia egitea espero da.
G20 erakundea zazpi herrialderik garatuenek osatzen dute (AEB, Ingalaterra, Kanada, Italia, Frantzia, Alemania eta Japonia), Argentina, Australia, Brasil, Txina, India, Indonesia, Mexiko, Errusia, Saudi Arabia, Hego Afrika, Hego Korea, Turkia eta Europar Batasuneko presidentetzarekin batera.