Ekonomia -

Txosten baten arabera

Politikoen eta funtzionarioen ustelkeriak behera egin du Espainian

Bost urteren ostean, ustelkeria kasuak eten dira higiezinen burbuilaren zulatzea dela eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Politikariak eta funtzionariak protagonistak dituzten ustelkeria kasuak eten dira Espainian. Azken bost urtetan ugaritutako kasu horiek gelditu izanaren arrazoiak ondokoak dira: higiezinen sektorean gutxiago inbertitzea, "hirigintzako burbuila" izenaz ezagutzen dutenaren amaiera, eta sektore horretan abiatutako hainbat ikerketak.

Hori da 2010eko Ustelkeriaren Pertzepzioa txostenaren ondorioetako bat. Nazioarteko Gardentasuna erakundeak burutu du; enpresek eta adituek 178 herrialdetako sektore publikoan atzematen den iruzur maila jasotzen du.

Jesus Lizcano, erakunde horretako Espainiako presidentearen ustez, krisialdi ekonomikoa dela eta, Espainiak iaz lortutako notari (6,1 puntu) eutsi dio. "Diru gutxiago erabilgarri zegoenez, inbertsio gutxiago egin dituzte higiezinen sektorean", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea