Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

Jaurlaritzaren ekonomia zerbitzuetako zuzendaria kargutik kendu dute

Zuzendariaren bikotekideak diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen zuen, haren etxebizitzan erroldatuta zegoela; bakarrik bizi zela eta nahiko baliabide ez zituela adierazi ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak kargutik kendu du bere saileko Zerbitzu zuzendaria, Carolina Muro, horren bikotekideak (horren etxebizitzan bizi da erroldaren arabera) gizarte laguntzak kobratzeko, bakarrik bizi zela eta nahiko baliabide ez zituela adierazi zuela zabaldu ostean.

Gobernu Kontseiluak sail horretako Zerbitzu zu zuzendaria kargutik kentzea onartu du gaur, kargu horretan urtebete zeramanean.

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen, Idoia Mendiaren, esanetan " oso azkar erantzun dugu eta noiznahi eta nonahi berdin jokatzea nahiko genuke".

Bizkaiko Foru Aldundiak diru-sarrerak bermatzeko errenta kendu dio zuzendari ohiaren senargaiari, eta 2007tik jaso duen dirua (26.000 euro inguru) itzultzeko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea