Ekonomia -

'Euskal Y'

Bruselak 13 milioi euro kendu dizkio AHT-TGV loturaren proiektuari

Dena dela, Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du murrizketak ez duela ia eraginik izango Gipuzkoako tartean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak 13 milioi euro kendu ditu Euskal Y eta Frantziako TGV lotzeko proiektuan, obren atzerapenen ondorioz.

Dena dela, beste bi urte luzatu du (2015 arte) Europako dirua tarte horretan erabiltzen hasteko epea.

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak ziurtatu du murrizketa horrek ez duela ia eraginik izango Gipuzkoako tartean (Gasteizko Gobernuaren menpekoa da).

Hain zuzen ere, Bruselak 13.191.216 euro kendu ditu orain arte proiektuari emandako 70 milioietatik, Espainiak eta Frantziak ez dutela 2015 urtea baino lehen gastatzeko denborarik izango argudiatuta.

Batzordeak txosten bat aurkeztuko du gaur, Europako dirua jasotzen duten 92 proiektuen garapena azaltzeko.

Abiadura Handiko Trenaren Gasteiz-Dax tartea izango da finantziazioa murriztuko dioten proiektu espainiar bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea