Ekonomia -

Bruselan

Krisiari aurre egiteko erreskate funtsa behin betiko egin nahi du EBk

Erreskaterako diru funtsa indartzeko Lisboako Itunean erreforma txiki bat egitea nahi dute 27ek; defizit handiegia duten herriei boto-eskubidea kentzeko Alemaniaren proposamena atzera bota dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Estatu buruek eta Gobernuek erreforma txiki bat egin nahi dute Lisboako Itunean; izan ere, defizit eta desoreka handiegiak dituzten euroguneko herrialdeen zorrari aurre egiteko maiatzean onartutako 750.000 milioi euroko erreskate funtsa behin betiko egiteko eskatu du Alemaniak. Herrialdeek modu kontrolatuan porrot egiteko mekanismoa aurreikusten dute horrela, eta sektore pribatuak ekonomian duen erantzukizuna bere gain hartu beharko du.

Hiru urtetan amaitzen den erreskate funtsa behin betiko egitea adostu dute EBko herri guztiek. Buruzagi politiko gehienek Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak proposatutako eta Nikolas Sarkozy Frantziako presidenteak berretsitako proposamena onartu dute. Neurri hori aurrera ateratzeko Lisboako Itunean erreforma txiki bate egitea proposatu dute, iturri diplomatikoek jakinarazi dutenez.

Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko behin betiko presidenteak neurriaren ondorio juridikoei eta politikoei buruzko txosten bat idatzi beharko du abendurako. Aldaketa zehatzak 2011ko martxoan proposatuko dira.

Aurrekontuen inguruko diziplina gogortzea eta herrialdeen zorrak eragindako krisiak saihestea da neurri horien helburua. Lisboako Ituna orain dela urte bat baino gutxiago indarrean sartu zela, eta 10 urte behar izan zituzten hori adosteko

Boto-eskubidea kentzeari ezetza eman diote

Defizit handiegia duten herrialdeei boto-eskubidea kentzearen aldekoa da Alemania, baina gainerako herrialdeak gogor aritu dira neurri horren kontra, eta, azkenean, ez da aurrera atera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea