Ekonomia -
Sindikatuak eta Jaurlaritza
ELA eta LAB sindikatuek Funtzio Publikoaren Mahaia utzi dute
CCOO sindikatuak apurtutzat eman du iaz funtzionarien soldaten inguruan Jaurlaritzarekin lortutako akordioa. UGT sindikatuak ez du momentuz adierazpenik egin horren inguruan.
ELA eta LAB sindikatuak altxa egin dira, Euskadiko Funtzio Publikoaren negoziazio Mahaitik. Gaur bilera egin dute, UGT eta CCOO ere bertan zirela.
Langile publikoen soldata izoztearen kontra mintzatu da CCOO eta bi mila eta bederatziko akordioa hautsi izana salatu du. Sindikatuak apurtutzat eman du Jaurlaritzarekin egindako hitzarmena, soldatak izoztea proposatu baitu Patxi Lopezen Exekutiboa.
Ildo beretik ELA eta LAB sindikatuen kritika. Negoziazioa fartsa dela dio LAB sindikatuaren oharrak, zerbitzu publikoak murrizten jarraitzen duela jaurlaritzak. Mobilizazioak iragarri dituzte.
Sindikatuak ez daude ados Jaurlaritzak gaur aurkeztu duen datorren urteko aurrekontu proiektuarekin.
ELAk esan duenez, datorren urtean, funtzionariei soldatak izoztu ez ezik, murriztu ere egingo diete, ia % 3 hileroko guztietan, eta soldata estratan ere aplikatuko diete.
Gauza bera egin du LABek ere, mahaitik altxa eta mobilizazioak iragarri ditu. CCOO sindikatuak, bestalde, hautsitzat eman du 2009an funtzionarien soldaten inguruan Jaurlaritzarekin lortutako akordioa. UGT sindikatuak ez du adierazpenik horren inguruan momentuz.