Ekonomia -

Autoen merkatua

Matrikulatze kopuruak behera egin du, laugarren hilabetez jarraian

Dena den, Espainiako Gobernuak ibilgailuak erosteko diru-laguntzak kendu zituenetik datu onena da urriko hori (-% 37,5).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken lau hilabeteetako joerari jarraituz, urrian ere jaitsi egin da ibilgailuen matrikulatze-kopurua (% 37,6 oraingoan), Anfac fabrikatzaileen eta Ganvam saltzaileen elkarteek emandako datuen arabera.

Hain zuzen, 63.366 ibilgailu matrikulatu dituzte urrian; 98.404, 2009ko hilabete berean. Dena den, Espainiako Gobernuak ibilgailuak erosteko 2000E Plana bertan behera utzi zuenetik datu onena da urriko hori.

Diru-laguntza horiei esker, matrikulatzeen kopurua nabarmen igo zen 2010eko lehenengo sei hilabeteetan. Horrenbestez, azken lau hilabeteetako datuak txarrak izan arren, kopuru horrek % 9,4 egin du gora 2010eko urtarriletik urrira bitartean; guztira, 848.555 ibilgailu matrikulatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea