Ekonomia -

Greba hezkuntza publikoan

Ikasleak 'bahitu nahi izatea' leporatu die Eusko Jaurlaritzak sindikatuei

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek greba berriak deitu dituzte hezkuntza publiko ez unibertsitarioan martxorako eta ekainerako.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren hitzetan, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek martxorako eta ekainerako deitutako grebekin hezkuntza publiko ez unibertsitarioko ikasleak “bahitu nahi izatea onartezina” da.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek greba berriak deitu dituzte hezkuntza publiko ez unibertsitarioan martxorako eta ekainerako, Hezkuntza Sailak sektorearen “beharrizanak” asetzea eskatzeko.

Sindikatuen erabakiarekin “harrituta” agertu da Uriarte Gasteizen; izan ere, Hezkuntzako arduradunekin abenduan egindako azken bileran, lanpostu berriak sortzeko eta lan baldintzak hobetzeko eskaintzaren aurrean jarrera “ona” azaldu zuten.

Sindikatuen erabakia deitoratu du sailburuak, datorren astean Sektoreko Mahaian biltzekoak zirelako, eta ez dutelako Hezkuntza Sailari bertan euren jarrera azaltzeko itxaron.

Uriarteren ahotan, jokabide horrekin “negoziazio borondate eskasa” azaldu dute ELAk, LABek eta STEE-EILASek.

Mobilizazioak egiteko asmoa berresten baldin badute, “ikasleek ondorioak pairatuko dituzte”, ohartarazi du sailburuak.

Hala eta guztiz ere, datorren astean Sektoreko Mahaia biltzeko hitzordua berretsi du Uriartek; izan ere, Sailak sindikatuekin akordioetara heltzeko “borondatea” izaten jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak ELA albisteak LAB albisteak Grebak albisteak EAE Gizartea Ekonomia berriak Albisteak Hezkuntza Sindikatuen albistea Steilas azken ordukoa