Ekonomia -

Politikarien soldatak

Alkateak, soldatarik onenak jasotzen dituzten politikarien artean

Iñaki Azkunak eta Odon Elorzak ministroek baino gehiago kobratzen dute. Kataluniako Gobernuko presidenteak Zapaterok jasotzen duenaren ia bikoitza hartzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alkateek soldata oso altuak dituzte, ministroek baino gehiago kobratzen dute hainbatek. Erkidegoetako zenbait buruzagik Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak berak baino diru gehiago jasotzen dute.

Hori horrela, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak 96.400 euro irabazten ditu urtean, eta Odon Elorza Donostiakoak 83.000 euro. Gehien irabazten duten alkateen zerrendaren buruan daude bi horiek; hala ere, lehen bi postuetan Jordi Hereu Bartzelonako alkatea eta Alberto Ruiz Gallardon Madrilgoa daude. Patxi Lazkoz Gasteizko alkateak 68.000 euro irabazten ditu, ministroek bezainbeste.

Hiriburu askotako alkateek ministroek baino soldata handiagoa dute; are gehiago, haietariko askok Rodriguez Zapatero presidenteak berak baino gehiago irabazten dute. Moncloako buruak 78.185 euro jasoko ditu 2011. urtean.

Erkidegoetako presidenteek aise gainditzen dute kopuru hori. Goragoko kargua izateak ez du soldata hobea ziurtatzen, beraz. Patxi Lopez lehendakariak, esaterako, 100.000 euro jasoko ditu, Zapaterok berak baino 20.000 euro gehiago.

Efe albiste agentziak jasotako datuen arabera, Jose Montilla Kataluniako presidenteak irabazten du gehien, Zapateroren bikoitza: 144.000 euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea