Ekonomia -

Banesto utziko du

Ana Patricia Botinek zuzenduko du Banco Santanderren filiala Londresen

Antonio Horta-Osorio ordezkatuko du, Lloyds banketxean jardungo baitu orain. Banestoko presidentetza, berriz, Antonio Basagoitiren (Euskadiko PPko presidentearen aita) esku geratuko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Patricia Botin Banestoko presidenteak bere kargua utziko du eta Banco Santanderrek Erresuma Batuan duen filiala zuzenduko du, Antonio Horta-Osorio ordezkatuta. Horta-Osorio Lloyds entitate finantzieroaren kontseilari-delegatu berria izango da hemendik aurrera eta berak utzitako kargua Emilio Botinen alabak hartuko du.

Bestalde, Antonio Basagoiti Union Fenosako presidente ohia eta Banco Santanderreko kontseilaria izango da Banestoko presidente berria, Ana Patricia Botinen lekua hartuta.

Basagoiti duela 68 urte jaio zen Madrilen eta bederatzi seme-alaba ditu, tartean Euskadiko PPren presidentea, Antonio Basagoiti Pastor. Oraingoz Banco Santanderrek eta Banestok ez dute berria baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea