Ekonomia -
AEBetako Erreserba Federala
AEBek 600.000 milioi dolarreko plana abian jarriko dute
Ekonomia sustatzeko Altxorreko bonuak erosteko programa berria aurkeztu du AEBetako Erreserba Federalak.
Erredakzioa
AEBetako Erreseba Federalak (FED) ekonomia sustatzeko plan berri bat aurkeztu du; neurriak, Altxorreko bonoen erosketaren bitartez, 600.000 milioi dolar injektatzea du helburu.
Praktikan, AEBetako Erreserba Federalak 600.000 milioi dolar jaulkiko ditu zor publikoa erosteko; ondorioz, epe luzerako interes-tasek behera egingo dute, eta hiritarren erosteko ahalmenak gora egingo du eta enpresen zorpetzeko eta kontratatzeko gaitasuna handiago izango da.
Zor publiko asko dagoenean bonoen prezioek gora egiten dute, baina, aldi berean, horien errentagarritasunak behera egiten du.
Izan ere, bonoen etekina oinarritzat jotzen dute epe luzerako maileguak kalkulatzeko; eta beraz, eragina dauka enpresen eta familien finantziazioa merkatzeko.
Zenbait adituen arabera, neurri horrek eragin eskasa izango du sustapen ekonomikoarengan; izan ere, interes-tasen maila oso baxua da, eta inflazioak gora egingo du.